Hasierara
Inprimatu

Balore guztien alderanzketak gizaki mota berri bat sortaraziko du, gaurko gizaki europar ahul eta gaixotiaren guztiz ezberdina eta aurkakoa.

"Supergizakia" 


Supergizakia, Nietzscheren libururik ospetsuenean (eta dudarik gabe ilunenean) agertzen da: "Honela mintzatu zen Zaratustra" .

Zaratustrak, Jainkoaren heriotza iragartzen du, eta honekin batera supergizakiaren agerpena.

1. Gaurko gizakia eta supergizakiaren arteko desberdintasuna, tximu eta gizakiaren artekoa baino askoz ere handiagoa izango da.

Baina desberdintasunak ez dira biologikoak, desberdintasun moral eta kulturala da.

Supergizakiak antzinako heroiaren izaera eta gaurko gizakiaren kontzientzia elkartzen ditu: heroi pentsalari, filosofiko eta argitsua izango da.

2. Supergizakia, Jainkoaren heriotzaren ondorio guztiez baliatzen diren filosofo-artisten lan artistikoa da:

Ez da garapen historiko edo biologikoaren emaitza.

Gizaki sendo, argitsu eta handikien emaitza da, hau da, "botere nahiaren" emaitza.

Supergizakia ager dadin Nietzschek "politika handia" aldarrikatzen du: Supergizakiaren sormena errazteko balio duen estrategia. Nola?

Ezberdintasunak eta hierarkia suntsitu nahi duen edozein erakunderen aurka borrokatuz (banakako baloreen ordez, amankomuneko Ongi, Estatu, Eliz edo Gizadi bezalako baloreak ezarri nahi dutenen kontra)

Balore berri horietan onenak hautatuz eta trebatuz (Historian zehar adibide batzuk aipatzen ditu: Julio Cesar, Migel Angel,Goethe)

3. Supergizakia ager dadin, Nietzschek hiru metamorfosi iragartzen ditu:

Izpiritua "gamelu" bihurtzen da.
Gamelua "lehoi" bihurtzen da
Lehoia "ume" bihurtzen da.

4. Beraz, Supergizakia umearekin parekatzen du:

Hurrengoa: Botere nahia

Gora
Hasierara