Hasierara
Inprimatu

Metafisikaren kritika


Hurrengo idazkietan Nietzschek Mendebaldeko filosofiari kritika orokorra egingo dio; adibidez, "Idoloen ilunabarra" idazlanean, "Sokratesen arazoa" eta,"Nola benetako mundua alegia bihurtu zen"  kapituloetan.  Ez du zehatz-mehatz filosofo bakoitzaren teoria eta argudio guztien azterketa egingo, kulturaren ikuspegitik bere lanaren “azterketa psikologikoa” baizik: filosofoen asmo kontziente eta inkontzienteak, eta bere teorien zergatiak aztertuko ditu. Bere hitzak erabiltzearren, kontzeptu filosofikoen jatorria eta eboluzioaren balorazioa egiten du, hau da, genealogia

Bereizketa honen bidez, Platonek mundu erreala eta bizitza mesprezatzera bultzatzen gaitu, bizitza eta errealitatearen balorazio ezkorra suposatzen duelarik. Mesprezu honen kausa, Platonek eta beste filosofoek duten beldurrean datza: aldaketa, zahartze eta heriotzarekiko beldurra, alegia. Platonek bizitzari beldur izaten, grinak arbuiatzen ditu eta arrazoia goraipatzen du. Ondorioz, arrazoia bertutearen berdina dela eta bertutea zoriontasunaren berdina dela baieztatzen du. Hau gezurra, hau! esango du Nietzschek.

Metafisikak, bada, mundu fisikoa, espazioan eta denboran agertzen den mundua arbuiatu egin du, eta irudimenean sorturiko mundua benetakotzat agertu. Beste era batera esateko, metafisika ez da zentzumenekin fio izan, errealitatearen aldakortasuna erakusten dutelako. Nietzschek adierazi nahi duenari kontu hartuta, kontzeptuak eta pentsamenduak sorturiko ideiak abiapuntuan jarri beharrean, mundu sentigarria eta zentzumenezkoa jarri beharko lirateke.

Transzendentziaren metafisikak gizakia makurrarazi egiten duela; izan ere, egundoko zama bere bizkar gainean jartzen du. Aitzitik, Nietzschek defenditzen duen bitalismoaren arabera, gizakiak bere barrutian bilatu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoaren eta munduaren artean ere ez dago alderik. Jainkoari atxikitzen zaizkion indarrak, ustez gizakiaz haraindi daudenak, egiatan gizakiak berak peto-peto dituen ahalmenak besterik ez dira. Nietzschek gizakia uztarpetik atera nahi du, haraindiko mundu jainkotiarrarengandik askatzeko. Hortaz, izatearen barruan ez dago hierarkiarik, ez dago besterik, honako mundu hau baizik, lurrean, espazioan eta denboran ezagutzen dena. Mundu finkoa, aldaezina eta perfektua, aldiz, pentsamenduaren izate modua besterik ez da.

Hurrengoa: Kristautasunaren kritika
Gora