Hasierara
Inprimatu

Nietzsche: Iruzkin kritikoa egiteko galdeketa




Iruzkina egiteko, hurrengo galderetatik pare bat aukeratu

  1. Gure kultura dekadentzian dagoela uste duzu? Nietzscheren garaikoa baino gehiago edo gutxiago? (eman adibideak) Egungo gizartean erlijioaren eragina gutxitu egin dela pentsatzen duzu, edo soilik aldatu egin dira gure sinesmenak? Bizi gaitezke heriotzaren osteko bizitzaren sinesmenik gabe? Nola? Zer pentsatuko luke Nietzschek burua altxatuko balu? Erlijioaren eta kleroaren aurka altxatuko zela uste duzu edo bestelako instituzioak kritikatuko zituela? Zeintzuk?

  2. Hil da jainkoa edo nihilismoa: zein modutan aplika daiteke gaur egungo gizartean? Ateismoa gure kulturaren parte egin dela esan genezake ? Zein neurritan? Gure gizartean fedearen beharra gutxitu egin da, edo beste “Idolo” batzuetan sinesten dugu? Uste duzu gure kultura balore ezaren kultura dela? Baloreen erlatibotasuna hedatu da? Baloreak erlatiboak eta partikularrak badira  “baloreak” direla esan liteke? Zeintzuk izango lirateke balore horiek? Nietzscheren artaldearen moralarekin ala jaunen moralarekin bat datoz?

  3. Giza eskubideak "unibertsalak" dira: guztientzako eta edozein denboran eta lekuan. Nietzschek ez ditu onartzen balore unibertsalak (guztiontzako ongia eta guztiontzako gaizkia). Zure ustez, Nietzsche balore horien kontra azaltzen da, edo soilik kristau moralarekin bat datozenak kritikatzen ditu?

  4. Zer pentsatzen duzu “Carpe Diem” esaeraz? Zer suposatzen du norberaren eguneroko bizitzan? Mantendu daiteke Nietzscheren filosofian? “Carpe Diem” gure gizarte hedonistaren aginduak (plazerrak, dibertitzea, gozamenak) Zelako ondorioak ekarri dezake norberaren bizitzan? Zer gertatzen da asteburuko denpora luzatzeko egiten den drogen erabilpenaren ondorioz? Azken gizakiaren ezaugarria dela esan genezake?

  5. Nola eragiten du Jainkoaren heriotzak gure eguneroko bizitzan? Zure ustez, Nietzschek aipatzen duen “Azken gizakia” (Jainkoa hil bada, edozer egin dezaket”) egungo gizakia da? Jainkoa hil bada, edozerk balio du?

  6. Nihilismoaren emaitza, hots, basamortuan, kale gorritan edo bizitzaren zentzurik gabesupergizakia bazina, zeintzuk proposatuko zenituzke? gelditzea; ez da egoera bat ere erosoa: zure bizitzaren euskarriak zirenak galtzerakoan erabat galdua sentitzen zarelako, baina modu berean, zure aurrean zabaltzen diren aukerak ikaragarrizko aberastasuna suposatzen du. Zaila da erreferentzia puntu berriak sortzea, balore berriak... Zuk,

  7. Gizadiaren berdintasun printzipioaren aurka azaltzen da Nietzsche bere artalde eta jaunen moralarekin: Uste duzu ahulek ez dutela sendoek bezain beste bizirik irauteko eskubidea? Non geratzen dira elbarrituen eskubideak?

  8. Nola mantendu daiteke egungo gizarte globalizatuan gizakiaren ezberdintasunaren eta berezitasunaren filosofia hau? Filosofia egin daiteke zure gizartearen egoera ekonomiko-politikoa kontutan izan gabe?

  9. Nazismoaren aita izatea leporatu zaio Nietzscheri: supergizakia arraza arioaren iragarlea izango litzateke; baina, dakigunez, bere ahizpak egindako zuzenketari zor diogu akats hori. Zergaitik Nietzscheren filosofian ez dago nazismoarekin bat egiten duen ideiarik?

  10. Zeintzuk dira zure ustez Nietzscheren filosofiaren ekarpenak pentsamenduaren historian? Zer da gehien gustatu zaizuna eta zergaitik? Zure bizitzan oinarritutako adibideak jarri ditzakezu hemen bere filosofia komentatzeko


Hasierara